Jostailu erabiliak trukatzeko azoka antolatu du aurten ere Herrio taldeak

Categorías
Share |
  • Fecha
    15-12-2018
  • Hora
    10:30 - 14:00
  • Lugar
    Herriko Plaza
  • Organizador
    Herrio natur taldea

trukeazoka18

Abenduaren 15ean, larunbatarekin, Herrio Natur Taldeak antolatuta, 9. Jostailu Erabilien Azoka izango da goiz osoan Plazan (eguraldi txarra egiten badu, frontoian jarriko da). Horretarako, etxeetan erabiltzen ez edo behar ez dituzuen jostailuak badituzue, orain duzue horiei erabilera berria emateko aukera. Elkartrukea eta berrerabilpena sustatzea da ekimenaren helburua eta  Gabonetako gehiegizko kontsumoaz ardura hartzea.  

Bilketa

Azoka eguna baino lehen jostailuen bilketa egingo da, bi egun hauetan: 

  • Azaroak 30 ostirala: 16:00etatik 17:00etara Zaragueta Eskolan izango dira Herrio taldekoak jostailuak jasotzen. 16:30etik 17:30era Ikastolan izango dira.
  • Abenduak 14 ostirala: Plazan izango dira azken jostailuak jasotzen, 17:00etatik 19:00etara.

Biltzen diren jostailu guztiak abenduaren 15eko azokan ikusgai jarriko dituzte, 10:30etik 14:00etara Plazan (eguraldi txarra egiten badu, frontoian jarriko da).

Truke sistema

Bilketa-egunetan etxetik ekarritako jostailuak sailkatu egingo dituzte hiru koloreren arabera: horia, urdina edo gorria. Jostailua utzi duenak, nahi izanez gero, koloretako txartel bat jasoko du, azoka egunean kolore bereko txartela duen jostailu batekin trukatzeko.

Mahaietan izango diren jostailu guztiak ondo-ondo begiratu eta gustukoena aukeratzea izango dute azokara hurbiltzen direnek.

Egun horretan etxetik ekarritako jostailuak ere trukatu ahal izango dira azokan jarritakoekin.

Kontuan izatekoak

Ekimen honetan parte hartu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

  • Jostailuek osorik egon behar dute, egoera onean. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan. Egoera txarrean dagoen jostailurik ez da jasoko.
  • Azoka egunean jostailuak trukatzeko 8 urtetik beherakoek arduradun batekin parte hartu beharko dute.
  • Behin azoka amaitutakoan, inork eraman ez dituen jostailuak irabazi asmorik gabeko erakunde batetara bideratuko dira.

Berritarako harpidetza

Gure albisteak zure emailean jaso nahi?

Bidali zure datuak

Está aquí: HasieraNoticiasAgendaJostailu erabiliak trukatzeko azoka antolatu du aurten ere Herrio taldeak

Orioko Udala - Herriko plaza, 1. 20810 Orio (Gipuzkoa) - Tel.: 943 83 03 46 - Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Aviso legal

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut