'Bertan kasu egin, edo banoa’ antzezlana izango da kultur etxean otsailaren 22an

Categorías
Share |
  • Fecha
    22-02-2019
  • Hora
    22:00
  • Lugar
    Kultur etxea
  • Organizador
    Orioko Udala

trokolo19

Antzezlana 22:00etan izango da kultur etxeko areto nagusian. Sarrera doan da; baina, aretoaren aforoa mugatua denez, gonbita hartu behar da aldez aurretik kultur etxean. Dagoeneko eskura daude gonbitak.

Aldaketa klimatikoa da gaia

Aldaketa klimatikoaren astea, ASTEKLIMA, egingo da martxoaren 1etik 10era, herritarrak gaiaz kontzientziatzeko. Hori dela-eta, aldaketa klimatikoa gaia duten kultur eta dibulgazio-ekitaldiak antolatuko dira Euskal Herriko toki askotan eta horien arteko bat da Orion egingo den antzezlan hau.

Antzezlana publiko gazte (15 urtetik gora) edo helduari zuzendutakoa da eta 40 minutuko iraupena du. Antzezlana umoreaz baliatzen da bere mezua helarazteko.

Berritarako harpidetza

Gure albisteak zure emailean jaso nahi?

Bidali zure datuak

Está aquí: HasieraNoticiasAgenda'Bertan kasu egin, edo banoa’ antzezlana izango da kultur etxean otsailaren 22an

Orioko Udala - Herriko plaza, 1. 20810 Orio (Gipuzkoa) - Tel.: 943 83 03 46 - Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Aviso legal

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut