ORTZAIKA AUZOKO GUNEA
Nola iritsi
- Donostiatik: AP-8tik zatozela, 33. irteera hartu eta, biribilgunean, hirugarren irteera, N-634 noranzkoan. Hurrengo biribilgunean, bigarren irteera hartu Usurbil aldera eta, ondoren, 200 metrora, eskuinetara dago autokarabana-gunea.
- Zarauztik: Orio herriaren sarreran dagoen biribilgunean, hirugarren irteera hartu eta N-634 errepidean jarraitu. Herria pasatu eta, hurrengo biribilgunean, lehenengo irteera hartu Usurbil aldera. 200 metrora, eskuinetara dago autokarabana-gunea.
Helbidea
Ortzaika auzoa. 20810 Orio
GPS Koordenadak
UTM: 43.27580, -2.111169
Zerbitzuak
- Plaza-kopurua: 10
- Tarifa: doakoa
- Baimendutako egonaldia: 2 gau
- Ezin da mahairik, aulkirik edo antzekorik atera
- Bidegorria du herriguneraino, ibaiaren ertzetik
HONDARTZA ONDOKO GUNEA
Nola iritsi
- Donostiatik: AP-8-tik zatozela, 33. irteera hartu eta, biribilgunean, bigarren irteera, hondartza aldera. Hurrengo biribilgunean, hirugarren irteera hartu eta, ondoren, 20 metrora, ezkerretara dago autokarabana-gunea.
- Zarauztik: Orio herriaren sarreran dagoen biribilgunean, hirugarren irteera hartu eta N-634 errepidean jarraitu. Zubia pasatu ondoren, ezkerretara hartu, herrigune aldera. Hurrengo biribilgunean, bigarren irteera hartu Hondartza aldera. Ondoren, 250 metrora, eskuinetara dago autokarabana-gunea.
Helbidea
Estropalari kalea 13. 20810 Orio
GPS Koordenadak
UTM: 43.28263, -2.127005
Zerbitzuak
- Plaza-kopurua: 18
- Tarifa: udako denboraldian, TAO
- Baimendutako egonaldia: 2 gau
- Ezin da mahairik, aulkirik edo antzekorik atera
- Ur zikinak husteko eta ura aldatzeko zerbitzua
- Komun publikoa
- Hondartza 5 minutura