Albisteak
Urola Kostako Udal Elkarteak 2021eko aurrekontua onartu zuen asteazkenean
2021eko aurrekontua 9.081.770 eurokoa da. Abenduaren 16an Udal Elkartearen egoitzan egindako Batzar Nagusian onartu dute Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako zinegotziek. Aurrekontuak EAJko eta Elkarrekin Podemoseko hautetsien eta PSE-EE alderdiko hiru zinegotziren aldeko botoekin onartu dituzte. EH Bilduko hautetsiek aurka bozkatu dute eta PSE-EEko zinegotzi bat abstenitu egin da.
Ostiralean banatuko dira Orioko postontzietan Udalak argitaratutako patrikako egutegia eta UEMAren berripapera
Udalak patrikako egutegia argitaratu du aurten ere eta ostiral arratsaldean banatuko da herriko postontzi guztietara. Egutegia tamaina txikikoa da, karteran erabiltzeko modukoa, eta herriko telefono-agenda bat ere badakar, herritarrentzat baliagarria izan daitekeena.
Gipuzkoako COVID-19 mapa sartu du Udalak webgunean, pandemiaren egunean eguneko datuak emateko
Gipuzkoako Foru Aldundiak garatutako aplikazio bati esker, herritarrek COVID-19ko pandemiaren Gipuzkoako datuak kontsultatu ditzakete egunez egun: bezperako positibo berriak, 14 eguneko datu metatuak, 100.000 biztanleko tasa, guztirako positiboak eta hildakoak…).
«Herri txiki, infernu handi» telebista-programak ekitaldia egingo du pilotalekuan abenduaren 28an
Euskal Telebistako «Herri txiki, infernu handi» saioak Oriori eskainitako programa grabatzen ari da herrian egun hauetan. Dagoeneko grabatuta dauzkate elkarrizketak zenbait herritarrekin eta abenduaren 28an, astelehenarekin, grabazio horiek proiektatuko dituzte udal-pilotalekuan.
Telebista-saioaren aurkezleek bideratuko dute ekitaldia: Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik, eta Sebastian Lizaso bertsolariak ere parte hartuko du.
Proiekzioa 18:30ean izango da eta, bertaratzeko, gonbita beharko da. Gonbitak dagoeneko banatuta dauzkate.
Lera taldeko sorginek otarrak jarri dituzte herriko sei tokitan, haurrek Mari Domingiri eta Olentzerori bidalitako gutunak jasotzeko
Beste gauza asko bezala, aurten desberdina izango da Mari Domingiren eta Olentzeroren etorrera Oriora. Pandemia-egoeragatik bilera jendetsurik egin ezin denez, aurten beste modu batera antolatu behar izan du Lera taldeak urteroko ekitaldia.
Haurrek Mari Domingiri eta Olentzerori bidalitako gutunak jasotzeko, otarrak jarri dituzte dagoeneko Lera taldeko sorginek herriko sei toki hauetan:
Abenduaren 17an jarriko dira salgai «Losers» antzezlanerako sarrerak
2020-12-30
19:00
Arraunetxe
Orioko Udala
Abenduko kultur programaren barruan, Txalo taldearen «Losers» antzezlana ikusteko aukera izango da Orion abenduaren 30ean, Arraunetxen, 19:00etan.
Datorren ostegunean, abenduak 17, hasiko dira saltzen Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktoreen antzezlanerako sarrerak. Beti bezala, sarrerak arratsaldean jarriko dira salgai, kultur etxean.