Albisteak
Ispirit gospel taldearen kontzertua abenduaren 28an
2020-12-28
19:00
Orioko eliza
Orioko Udala
Abenduko kultur programaren barruan, Ispirit gospel taldeak kontzertua emango du Orioko elizan abenduaren 28an, 19:00etan.
Kontzertua doan da, baina, ohi bezala, gonbitak aldez aurretik hartu behar dira kultur etxean. Datorren ostegunean, abenduak 17, hasiko dira gonbitak banatzen.
Astelehenean hasiko dira banatzen Anariren kantaldirako sarrerak
2020-12-26
19:00
Karela kiroldegia
Orioko Udala
Abenduko kultur programaren barruan, Anari abeslari azkoitiarraren kantaldia izango da abenduaren 26an, 19:00etan, Karela kiroldegian.
Kantaldirako sarrerak 10 eurotan salduko dira kultur etxean astelehen arratsaldetik aurrera.
«Urpekakariak» bertso-antzerkia izango da abenduaren 22an
2020-12-22
17:00
Arraunetxe
Orioko Udala
Abenduko kultur programaren barruan, haurrentzako bertso-antzerkia izango da abenduaren 22an, 17:00etan, Arraunetxeko aretoan.
Haurrentzako bertso-antzerkia doan izango da, baina aldez aurretik hartu behar dira gonbitak kultur etxean, astelehen arratsaldetik aurrera.
Liburutegiak Whatsapp bidezko zerbitzua ere emango du hemendik aurrera
Udal-liburutegiak Whatsapp bidez ere emango die zerbitzua erabiltzaileei aurrerantzean. Hemendik aurrera, beraz, Whatsappez ere egin ahal izango dira lehen telefonoz edo posta elektronikoz egiten ziren tramite eta eskaera guztiak: liburuei buruzko kontsultak, galderak, erreserbak…
Zerbitzu berri hau baliatu nahi dutenek telefono-zenbaki hau erabili behar dute: 608 284 168
Janaria eramateko zerbitzua eskaintzen duten establezimenduen zerrenda osatu du Udal Elkarteak
Urola Kostako Udal Elkarteak hainbat ekimen jarri ditu martxan, ostalaritza-sektorea babesteko, eta horietako bat da hau: etxera janaria eramaten duten edo establezimenduan bertan jasotzeko aukera ematen duten eskualdeko establezimenduen zerrenda osatu du, herritarren eskura jartzeko.
Ekimenaren helburua da herritarrei herriz herriko eskaintzaren berri ematea eta bertako kontsumoa bultzatzea.
Hemen ikusi daiteke janaria eramateko zerbitzua eskaintzen duten establezimenduen zerrenda.
San Nikolas eguna dela eta, zuhurtziaz jokatzeko deia egin du Udalak banderak balkoian jartzerakoan
Jakina denez, COVID-19ak sortutako osasun-krisia dela-eta, Udalak ez du aurten San Nikolas jaietako programarik antolatu, arduragatik eta herritarren segurtasuna zaintzeagatik.
Nolanahi ere, argazkian ikusten den bezala, Udalak herriko bandera eta ikurrina zintzilikatu ditu gaur goizean udaletxeko balkoian, urtero bezala, herritarrei San Nikolas eguna dela gogorarazteko.