Albisteak
Alkatearen oharra pandemiaren egoerari buruz
Anuska Esnal alkateak oharra kaleratu du, herritarrei ardura eta lasaitasuna eskatzeko. Honela dio oharrak:
Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du ostegunean, urtarrilak 28
Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean, distantzia- eta segurtasun-neurriak zainduta. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:
Oraindik geratzen dira sarrerak Jon Gurrutxagaren eta Urbil Artolaren kontzerturako
Kultur etxean daude salgai Jon Gurrtxaga eta Urbil Artola musikariek ostiralean Arraunetxen emango duten kontzerturako sarrerak. 2 eurotan daude salgai. Ekitaldia 19:00etan izango da.
Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak argitaratu duen «Kateak» diskoa aurkeztuko dute kontzertuan. Gospela, bluesa, folka eta pop-rockaren eragina modu oso pertsonalean azaleratu du Gurrutxagak lan berrian eta, zuzeneko emanaldietan, Urbil Artolararekin batera ari da jotzen.
Udal Elkarteak dirulaguntzak emango dizkie eskualdeko enpresei, eskualdeko langabeak kontratatzeko
Dirulaguntzak eskatzeko azken eguna datorren ostirala izango da, urtarrilak 29.
Urola Kostako Udal Elkarteak 291.000,00 euro emango ditu dirulaguntzatan. Eskualdeko enpresei bideratutako dirulaguntza da, kontratazio gastuei aurre egiteko. Dirulaguntza-lerro honen helburua eskualdeko langabeen kontratazioa erraztea da.
Orioko Emakumeon* Ahalduntze Eskolak prentsaurrekoa eman du, urteko lehen jarduerak aurkezteko
Bertan izan dira Eider Goiburu eta Aizpea Esnaola, Ahalduntze Eskolakoak, eta Anuska Esnal alkatea eta Maite Ortiz gizarte-laguntzailea, Udalaren aldetik.
Aizpeak eta Eiderrek gogorarazi dutenez, 2019an sortu zen Ahalduntze Eskolaren proiektua: aurrena herriko emakumeen beharren diagnostikoa egin zuten eta, ondoren, Ahalduntze Eskola jarri zuten martxan, 2020an.
Hasieran proiektu txikia zen eta, batez ere, erreferentziazko toki bat sortu nahi zuten herriko emakumeentzat, eta prestakuntza-ikastaroak eta ekintzak antolatu. Ekimenak, ordea, arrakasta handia izan du eta, pixkanaka, aldatu ere egin da: herrian gertatzen diren indarkeria matxisten kasuak agertzeko toki bat bihurtu da hainbat herritarrentzat eta horiek bideratzeko laguntza eman dute Eiderrek eta Aizpeak. Ahalduntze Eskolak, beraz, beste dimentsio bat hartu du, hasieran aurreikusitakoa baino handiagoa.
Orio «zona gorrian» sartu da, COVID-19aren intzidentzia-tasak 500etik gora eginda
COVID-19aren Orioko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatuak 500eko langa pasatu du gaur eta, ondorioz, herria «zona gorrian» sartu da.
Hori dela-eta, Eusko Jaurlaritzak zona gorrirako ezarritako neurri murriztaileak aplikatuko dira bihartik aurrera. Hauek dira, nagusiki, aplikatuko diren neurriak:
- Herriaren perimetroa itxi egingo da
- Ostalaritza itxi egingo da
- Taldekako kirolik ez