Albisteak
Ostiralean N-634 errepidea moztuko da 14:00ak aldera, Euskal Herriko Itzulia dela eta
Ostiral honetan, apirilak 9, Oriotik pasatuko da Euskal Herriko Itzulia bizikleta-lasterketa eta, horren ondorioz, N-634 errepidea itxita egongo da ibilgailuentzat tarte batez, 14:00ak inguruan hasita.
Antolatzaileek aurreikusten dute Itzulia 14:30ean pasatuko dela Oriotik, baina ordua aldatu daiteke lasterketak daraman abiaduraren arabera. Ertzainek, udaltzainek eta boluntarioek zainduko dituzte errotondak eta bidegurutzeak eta zirkulazioa ordu erditik gora etengo da bi zentzuetan: Zarautz aldera eta Donostia aldera. Lasterketa garaiz badator eta gorabeherarik ez bada, 15:00etarako irekita egon liteke berriz zirkulazioa.
Barkatu eragozpenak.
Testura taldeak kontzertua emango du Arraunetxen apirilaren 16an
2021-04-16
19:00
Arraunetxe
Orioko Udala
Testura taldeak kontzertua egingo du Orion apirilaren 16an, ostiralarekin. Kontzertua 19:00etan izango da, Arraunetxeko aretoan.
Kontzerturako sarrerak aldez aurretik hartu behar dira, 2 euro ordainduta. Aforo-mugak direla-eta, 80 sarrera daude saltzeko eta datorren astelehen arratsaldetik aurrera erosi daitezke kultur etxean. Pertsona bakoitzak bi sarrera erosi ditzake, gehienez.
Errenta-aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu dute aurten ere UEMAk eta Orioko Udalak
Urtero bezala, Orioko Udalak eta UEMAk kanpaina egingo dute elkarlanean, herritarrek errenta-aitorpena euskaraz egitea bultzatzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak iaz abiarazi zuen «100.000 zergadun ogasunarekin euskaraz» egitasmoa eta horri helduko dio aurten ere. Lau urterako egitasmoa aurkeztu zuen iaz eta, horren baitan, «Ogasunarekin euskaraz» leloa gehituko dute aurtengo kanpainari lotutako euskarri guztietan. UEMAk ere, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bat eginez, lelo hori gehitu du Gipuzkoako udaletarako prestatutako euskarri denetan.
Eskerrik asko, Imanol!
Orioko Udalak ohar hau argitaratu du, Realaren atzoko garaipena dela eta, Imanol Alguacil oriotarrari eta herritarrei zuzenduta:
Handia egin duzu, Imanol: Realarekin titulu bat irabazi duen entrenatzaileetako bat oriotarra dela jasoko dute hemerotekek eta hala oroituko dugu zaleok. Zure bihotzeko taldea gorenera eraman duzu; gaur loriatan zabiltza finala irabazteagatik, baina eguneroko lan umilari ematen diozun balioak egiten zaitu handi. Zubietan lehena omen zara sartzen eta azkena ateratzen; irabazi edo galdu, garbi hitz egiten duzu, aurkaria gutxietsi gabe eta zure taldearengan sinesten duzula transmititzen duzu…
Udalak arauak errespetatzeko deia egiten die erabilera turistikoko etxebizitzei
Azken urteotan ostatu-mota berriak sortu eta indartu dira; bereziki, erabilera turistikoko etxebizitzak eta etxebizitza partikularretako logelak. Sortu diren plataforma digital berriei esker, partikularrek aukera eta modu erraza dute beren etxebizitzak eta logelak turistei alokatzeko.
Ostatu hartzeko modu berri horien eragina nabaria da kostaldeko herri askotan, eta Orion ere bai.
Adineko oriotarren ahotsa biltzen ari da Udala
Udala elkarlanean ari da ahotsak.eus webgunea kudeatzen duen Badihardugu elkartearekin, Orioko adineko jendearen ahozko testigantzak jaso eta katalogatzeko.
Adineko jendea altxor bat da, emateko asko daukana: hizkuntza bizi-bizia, eskarmentua, jakintza, kontakizun ederrak… ahotsak.eus ekimena abiatu duen Badihardugu elkarteak Euskal Herri osoko lagunen ondare hori biltzen du eta, Orioko Udalarekin elkarlanean, gure herriko jendearen testigantzak ere jasotzen ari da.