Uzt24

22:00

Larunbatean zinea izango da hondartzan: «Si yo fuera rico»

Lekua: Orioko hondartzan

Antolatzailea: Orioko Udala

Traducción automática al castellano

Uztailaren 24an, larunbatarekin, zine-emanaldia izango da hondartzan, 22:00etan hasita, udako kultur programazioaren barruan. «Si yo fuera rico» filma proiektatuko da, gaztelaniaz.

Udalak lau film programatu ditu hondartzan aurtengo udan, bi euskaraz eta bi gaztelaniaz, eta hau izango da bigarrena. Segurtasuna zaintzeko, aulkiak distantzia egokiarekin jarriko ditu Udalak eta ikusleek eserita ikusi beharko dute filma.

Hondartzako zine-emanaldiez gain, Udalak beste bi proiekzio ere antolatu ditu, Gure Zirkuarekin elkarlanean. Proiekzio horiek Gure Zirkuaren karpan izango dira uztailaren 28an eta abuztuaren 11n.

Sarrera doan da.

Komedia arin bat, familian ikusteko

«Si yo fuera rico» (2019) Álvaro Fernández Armero espainiar zinema-zuzendariaren film komikoa da. Gérard Bitton eta Michel Munz zuzendari frantsesen «Ah ! si j'étais riche» filmaren remake bat da.

Hau da sinopsia: Santi arazoak dituen gazte bat da, baina, egun batetik bestera, bizia aldatuko zaio: dirudun bihurtuko da. Inori ez kontatzea erabakiko du, ez lagunei, ezta bikotekideari ere.