COVID-19aren pandemiak sortutako egoeraren aurrean, San Nikolas jaiak bertan behera utzi behar izan zituen iaz Udalak. Aurten, ordea, indarrean dauden segurtasun neurriak zorrotz errespetatuz, hainbat ekitaldi antolatuko dituzte sanikolasak ospatzeko.

Jarduerak egunez programatuko dira, goizez eta arratsaldez.

Jai Batzordearen lehen bilera

San Nikolas egunetako egitaraua antolatzen hasteko, Jai Batzordeak lehen bilera irekia egingo du urriaren 27an, asteazkenarekin, 19:30ean kultur etxean. Deialdia zabalik dago interesa duten guztientzat.