Enpresa kudeatzeko ikastaroa, pertsona ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratuta

“Ekiten, ekintzaile eta enpresarien ekosistema” egitasmoaren barruan, Urola Kostako Udal Elkarteak beste ikastaro bat jarri du martxan.

Ikastaroaren helburu nagusia da ekintzaile nahiz enpresariengan beren ideia edo enpresei buruzko  hausnarketa sustatzea. Horrekin batera, hainbat erreminta eskainiko zaizkie parte hartzaileei, kudeaketa eraginkorragoa lortzeko.

Urriaren 15etik 19ra

Guztira, 20 orduko prestakuntza eskainiko da  Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian. Astebeteko iraupena izango du ikastaroak; urriaren 15etik 19ra bitartean. Goizez, 09:00etatik 13:00etara, 4 orduko 5 saiotan antolatu da ikastaroa. Saio bakoitzean prestakuntza-modulu bat eskainiko da eta, beraz, parte-hartzaileek aukera izango dute moduluka izen emateko.

Hona hemen prestakuntza ikastaroaren gaitegia, saioz saio:

  • 1. saioa: Negozio plana. Zer da eta zertarako balio du? Planifikazioaren garrantzia eta jardueraren antolakuntza eraginkorra.
  • 2. saioa: Jardueraren kudeaketa eta kontrol ekonomikoa egiteko erremintak.
  • 3. saioa: Forma juridikoak eta eratzeko izapideak.
  • 4.saioa: Lan arloa. Autonomoen erregimen berezia. Erabiltzen diren dokumentuak.
  • 5.saioa: Ogasunarekiko betekizunak: BEZ eta PFEZ.

Aipatutako arloei buruzko azalpen teorikoez gain, bakarkako ariketa eta taldekako lanen bitartez osatuko da prestakuntza-ibilbidea.

Informazioa eta izen-ematea

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, idatzi e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez: