Hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko zozketa martxoaren 28an egingo da

Apirilaren 28an egingo dira Espainiako Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak eta, hori dela-eta, zozketa publikoa egingo da udaletxean, egun horretan osatuko diren hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko.

Zozketa martxoaren 28an egingo da, ostegunarekin, goizeko 09:00etan, udaletxean, udalbatzarraren aretoan.

Zozketa publikoa da eta, beraz, herritarrek aukera dute ikustera bertaratzeko.

Udalak gai honi buruz kaleratu duen oharra hemen ikus daiteke, bi hizkuntzatan:

Hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko zozketa. Oharra PDF formatuan