Sare sozialei buruzko ikastaroa antolatu du berriz Udal Elkarteak ekintzaile eta enpresari txikientzat

“Ekiten, Ekintzaile eta Enpresarien Ekosistema” egitasmoaren barruan Urola Kostako Udal Elkarteak ikastaro berri bat jarri du martxan, sare sozialei buruz. Urtarrilaren bukaeran antolatu zen ikastaroa aurreneko aldiz, eta oraingo hau, beraz, bigarrena izango da.

Ikastaroaren helburu nagusia da ekintzaile eta enpresariei sare sozialak modu profesionalagoan erabiltzen erakustea; betiere, marketin eta komunikazio-erreminta gisa ulertuta. Ikastaroan ikasiko dute nola iritsi bezero berriengana sare sozialen bitartez eta nola areagotu beren presentzia eta ikusgaitasuna sarean.

Martxoaren 27tik 29ra

Guztira, 12 orduko prestakuntza izango da eta Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian emango da.

4 orduko 3 saiotan antolatu da ikastaroa, hiru egunez jarraian: martxoaren 27an hasi, asteazkenarekin, eta 29an bukatu, ostiralarekin. Ikastaroa goizez emango da 09:30etik 13:30era.

Hauek dira prestakuntza-saioetan landuko diren gaiak:

  • Sare sozialetarako estrategia digitala: helburu orokorra eta helburu publikoa.
  • Facebook eta Instagram kontuei ahalik eta etekin handiena ateratzeko gakoak.
  • Twitter, Youtube, Vimeo eta Linkedin bezalako sare sozialen gaineko errepasoa.
  • Nola iritsi tokian tokiko publikoarengana? Google My Business.
  • Edukiak sare sozialetan: zertaz eta nola komunikatu.
  • Edukiak programatzeko aplikazioak.
  • Iruzkin eta kritiken gaineko kudeaketa.

Informazioa eta izen-ematea

Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko: