Benito Lertxundiren kantaldia izango da Orion azaroaren 16an, larunbatarekin

Benito Lertxundik kantaldia egingo du Orioko Karela kiroldegian, azaroaren 16an, 22:00etan hasita.

Kantaita Enea musika-promotoreak antolatu du kantaldia, Orioko Udalaren laguntzarekin.

Sarrerak salgai

Sarrerak salgai daude dagoeneko, Orioko bi tokitan (Kutixi kafetegian eta Ontza paper-dendan) eta interneten:

https://entradium.com/eu/events/benito-lertxundi-orion

Aldez aurretik erosita, 22 eurotan dago sarrera; egunean bertan erosiz gero, berriz, 25 eurotan.