Baranda jarri du Udalak Ortzaika auzotik errio ondora jaisteko eskaileretan

Ortzaika auzotik errio ondoko pasealekura jaisteko eskaileretan baranda jarri du Udalak, erabiltzaileen segurtasuna hobetzeko.

Eskaileren luzera osoan jarri du baranda Udalak, argazkian ikusten den bezala; guztira, 35 metroko baranda instalatu du.

Baranda jartzeko lanak Muguruza errementariak egin ditu eta, guztira, 6.994 euroko kostua izan du (BEZarekin).