Ur-mozketak izan daitezke astelehenetik astearterako gauean, momentu jakinetan

Ur Kontsortzioak ur-galerak detektatzeko lanak egingo ditu otsailaren 10etik 11rako gauean eta, horren ondorioz, baliteke, momenturen batean, ura moztea herrian.

Ur-galerak detektatzeko lana, batez ere, Goiko Kalean egingo du, baina, nolanahi ere, baliteke ur-mozketak, egiten badira, herri osoan eragina izatea.

Herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko, lanak gauean egingo ditu Ur Kontsortzioak eta astearte goizerako bukatuta egongo dira.

Barkatu eragozpenak