Udal-garajeak erosteko edo errentan hartzeko aukera dute herritarrek futbol-zelaiaren azpian

Udalak hainbat garaje ditu Mendibeltz futbol- eta softbol-zelaiaren azpian, eta herritarrei gogorarazi nahi die aukera daukatela garaje horiek erosteko, edo errentan hartzeko.

Udalak Mendibeltz futbol- eta softbol-zelaiaren azpian dauzkan garajeak bi eratara eskura daitezke: salmentan eta errentan.

  • Salgai dauden garajeak 24.200 eurotan (BEZa barne) erosi daitezke.
  • Errentan daudenak, berriz, honako prezioan eskaintzen dira: 75,64 euro/hileko (BEZa barne). Komunitate-gastuak aparte dira: hileko 10 euro inguru. Errenta-kontratua urtebeterako egiten da, luzatzeko aukerarekin.

Garaje guztiak itxiak dira eta 16,50 metro karratuko azalera dute, gutxi gorabehera.

Informazioa

Udalaren garajeetako bat erosi edota erabili nahi dutenek udaletxeko bulego teknikora jo behar dute, informazioa jasotzeko eta tramiteak bideratzeko.

garajeakBI20