Goizez ere irekita izango da udal-liburutegia aurrerantzean

Martxoaren 2tik aurrera udal-liburutegiak ordutegi zabalagoa izango du eta goizez ere irekita izango da. Hala erabaki du Udalak eta, horretarako, udal-liburutegiaren arduradunaren lansaioa handitu du: lehen egun erdiz egiten zuen lan eta, hemendik aurrera, egun osoz arituko da. Otsailaren 27ko udalbatzarrean erabaki zuen Udalak aldaketa hori, aho batez.

Udal-liburutegiaren ordutegia, hortaz, hau izango da aurrerantzean: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00-19:30era.

Kultura batzordeko buru Xabier Ibargurenek udalbatzarrean esan zuen erabakia garrantzitsua zela eta, aldaketa horrekin, inguruko herrien pare jarriko zela Orioko Udala, liburutegi-zerbitzuari dagokionez, orain arte bakarra zen-eta arratsaldeko zerbitzua bakarrik ematen zuena.

Liburutegiak era askotako jendeari ematen dio zerbitzua gaur egun: ikasleak, gurasoak haurrekin, gazteak, erretiratuak…