Hondartzako duna-eremua handitu du Gipuzkoako Itsasertzetako Zerbitzuak

Gipuzkoako Itsasertzetako Zerbitzuak Antilla hondartzako duna-eremua zabaldu du eta orain hondartzaren zabalera osoa hartzen du, irudian ikusten den bezala.

Duna-eremuaren helburuak

Duna-eremua helburu hauek lortzeko osatu da:

  • Hondartza sendotu eta finkatzea
  • Hondarraren galera eragoztea
  • Hondartza prestatzea aldaketa klimatikoaren eraginei aurre egiteko
  • Duna-ekosistema bat osatzea

Duna-eremua sendotzen

2011n hasi ziren Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Itsasertzetako Zerbitzua duna-eremu bat sortzen Orioko hondartzan, baina 2013ko itsas denborale handiak guztiz hondatu zuen lehen duna-eremu hura eta, ondoren, 2013an bertan, berriro osatu behar izan zen. Duna-eremua berriro sortzeko 2013-18 artean egindako lanak bi fasetan garatu ziren eta, gaur egun, nahiko kontsolidatuta dago hondartzaren ezker aldeko duna-eremua.

Hori ikusita, Udalak duna-eremua eskuin aldera zabaltzeko eskatu zion Gipuzkoako Itsasertzetako Zerbitzuari 2018an, hondartzaren zabalera guztia hartzeko, eta lan hori da orain exekutatu dena.