Udala desinfekzio-lanak egiten ari da kalean, koronabirusari aurre egiteko

Koronabirusaren kontrako borrokan oso garrantzizkoa da garbiketa eta desinfekzioa areagotzea eta horretan ari da Udala joan den astelehenetik. FCCko langileek egiten dituzte garbiketa- eta desinfekzio-lanak, Udalarekin adostutako irizpideen arabera.

Hauek dira hartu dituen neurriak:

  • Garbiketarako brigadak egunero-egunero desinfektatzen ditu herriko pasabideak, tunelak, portxeak, barandak, eserlekuak, paperontziak… Horretarako, produktu desinfektatzaileak eta ihinztagailuak (roziadoreak) erabiltzen ditu.
  • Bestalde, herriko kaleak ere desinfektatzailea erabiliz garbitzen dituzte bi egunetik behin. Goizean goiz hasten da lanean zisterna-kamioia, 06:30ean, eta herri osoa pasatzen du, alde zaharreko kaleak barne. Euria egiten duen egunetan ez dute kamioirik pasatzen, premiarik ez dagoelako.