Koronabirusari buruzko informazio-gune berria osatu dute Udal Elkartearen webgunean

Urola Kostako Udal Elkartearen webgunean informazio-gune berria jarri dute ikusgai COVID-19ari buruzko informazio baliagarria biltzeko.

4 ataletan egituratu da gunea:

1.- Dirulaguntzak: Gipuzkoako Foru Aldundiak prestatu duen plataforma digitalera sarbidea. Bertan azaltzen dira jada onartutako dirulaguntza eta bestelako hainbat laguntza-neurri.

2.- Hondakinen Bilketa Zerbitzua: Hondakinen Bilketa Zerbitzuan egindako egokitzapenen berri ematen da.

3.- Prebentzio-neurriak: Osasun sailaren gomendioak oinarri, gaixotasunaren prebentziorako aholkuak eskaintzen dira.

4.- Herritarren arreta-zerbitzua: Urola Kostako Udal Elkartearekin harremanetan jartzeko jarraitu beharreko bideak adierazten dira.