Aia-Orioko garbigunea zabalik dago profesionalentzat eta udal-zerbitzuentzat

Joan den apirilaren 14an oinarrizkoak ez diren jardun ekonomiko batzuk martxan jarri zirenez geroztik, ohiko ordutegian martxan dira eskualdeko hiru garbigune-zerbitzuak, tartean Aia-Oriokoa.

Nolanahi ere, langile profesionalei eta udal zerbitzuei bakarrik ematen diete zerbitzua eta, oraingoz, itxita daude herritarrentzat. Zerbitzuaren arduradunek gogorarazten diete herritarrei erabat debekatuta dagoela garbigunearen kanpoaldean hondakinak uztea.

Kokapena eta ordutegia

Aia-Orioko Garbigunea Ubegun industrialdean dago, eta ordutegi hau dauka:

  • Astelehenetik ostiralera: 8:30-13:30 / 16:30-18:30
  • Larunbatak: 10:00-12:30
  • Igande eta jaiegunak: itxita

Argibideak

Informazio gehiago edo argibideak jasotzeko, hau da Aia-Orioko garbiguneko arduradunarekin zuzenean harremanetan jartzeko bidea: