Urola Kostako Udal Elkarteak online ikastaroak emango ditu, lana bilatzeko eta telelana errazteko

Ekainaren 8tik aurrera, hamalau prestakuntza-modulu labur emango ditu, irekiak langabezian daudenentzat edo lanean dabiltzanentzat.

Ikastaroetan gai hauek landuko dira, besteak beste: lan-bilaketa online, telelanerako beharrezko gaitasunak, etxetik lana bilatzeko edo lan egiteko online dauden euskarri eta plataformak, krisi-egoerei aurre egiteko abileziak…

Guztira, 14 ikastaro eskainiko ditu Udal Elkarteak ekainean, hiru multzotan banatuta:

  • Lan-bilaketa
  • Telelana
  • Lanerako gaitasunen garapena

Bakoitzak nahi adina ikastaro egin ditzake. Gutxienez 8 lagun behar dira taldea osatzeko; eta, gehienez, 15 izango dira.

Informazio gehiago, Urola Kostako Udal Elkartearen webgunean.