Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko da ekainaren 10ean, herrira autoz sartzeko

Plaza inguruan egiten ari diren lanak direla eta, herriko ohiko sarrera, Txistulari kalekoa, itxita egongo da ekainaren 10ean, asteazkenarekin.

Goizeko 08:00etan itxiko da Txistulari kaleko sarrera eta itxita egongo da egingo dituzten lanak bukatu arte. Udalak aurreikusten du goiz osoa izango dela sarrera hori itxita eta arratsaldez ireki ahal izango dela. Nolanahi ere, ez da segurua arratsaldez irekitzea, lanen martxak erakutsiko duelako hori posible den.

Txistulari kaleko sarrera itxita dagoen bitartean, ibilgailuek Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko dute.

Herritik ateratzeko ez dago aldaketarik eta Ibai Ondo pasealekuan barrena joango dira ibilgailuak, beti bezala.