Jendaurrean dago autokarabana-guneen erabilera arautzen duen udal-ordenantza

Udalak prestatu dituen bi autokarabana-guneen erabilera udal-ordenantza baten bidez arautuko da.

Udalak 2020ko apirilaren 30eko udalbatzarrean eman zion lehen onarpena ordenantza horri eta, beraz, jendaurrean dago orain, uztailaren 13a arte. Hemen ikusi eta deskargatu daiteke ordenantzaren testua:

Orioko bi autokarabana-guneen erabilera arautzen duen udal-ordenantza (PDF)

Herritarrek uztailaren 13a arteko epea dute, ordenantzari erreklamazioak edo oharrak aurkezteko. Epe horren barruan inork ez badu erreklamaziorik edo oharrik aurkezten, behin betikoz onartuta geratuko da udal-ordenantza, bestelako erabakirik hartu behar izan gabe.