Astelehenean irekiko da Musika Eskolan matrikulatzeko epea

Traducción automática al castellano

Ekainaren 22an irekiko da epea, Danblin Musika Eskolan matrikulatzeko 2020-21 ikasturterako.

Ikasturtea irailean hasiko da eta ikasketa hauek egin daitezke:

1. maila (4, 5 eta 6 urtekoak)

  • Tailerra: 1, 2 eta 3. Kurtsoak.

2. maila (7 urtetik aurrera)

  • Musika-mintzaira: 0, 1, 2, 3 eta 4. kurtsoak.
  • Euskal dantza eta instrumentu hauek: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitia, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

Oharra: instrumentuko plazak mugatuta daude.

3. maila (12 urtetik aurrera)

  • Ikasketa osagarriak: musika espezializatua.
  • Euskal dantza eta instrumentu hauek: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitia, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

Matrikulazioa

Ekainaren 22tik uztailaren 3ra bitartean egongo da zabalik izena emateko epea.

Matrikulatzeko, ondoko orria bete behar da:

Matrikulazio-orria

Orain egiten ez duenak irailaren 1etik 8ra ere izango du aukera matrikulatzeko.

Informazio gehiago

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jo Musika Eskolara (943 833 727 telefonoa)

 

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.