Futbol-zelaiko belar artifizialaren banaketa

Udalak egindako eskaintzari erantzunez, jende ugarik egin du eskaera futbol-zelaiko belar artifizialaren zati bat eskuratzeko. Eskaera aurreikusitakoa baino askoz handiagoa da eta, hori dela eta, Udalak ezin izango du egin banaketa hasieran esanda bezala. Banaketa ostegun eta ostiral goizetan egitea aurreikusita zeukan Udalak, baina uste baino denbora gehiago beharko du, guztia antolatzeko.

Osteguneko eta ostiraleko banaketa, beraz, bertan behera geratzen da eta eskaria egin dutenei jakinarazten zaie banan-banan whatsapp bidez edo telefonoz abisatuko zaiela noiz joan behar duten eskatu duten materialaren bila.