Gaur goizean inauguratu da Zaraguetako parke berria

Zaragueta eskolak kanpoko ingurua berrantolatzeko prozesu bat abiatu zuen iaz, «Patio bat, hamaika aukera» izenpean, eta horren lehenbiziko emaitza izan da gaur inauguratu den parke berria. Eskolako sarrera nagusitik ezkerrera geratzen den eremua erabat birmoldatu da. Prozesua Tipi enpresak bideratu du eta parte-hartzailea izan da: azken emaitzara iristeko, kontuan hartu ditu haurren, irakasleen, gurasoen eta Udaleko teknikarien iritziak.

Behin berrantolaketa nola egin erabakita, Kimu Bat enpresa arduratu da proiektua gauzatzeaz. Lanak udan egin dira eta urriaren hasieratik dago parkea erabilgarri. Proiektuaren lehenbiziko fasea izan da hau eta oraindik beste lan batzuk geratzen dira, proiektua osotasunean bukatzeko.

Urriaren hasieratik erabilgarri

Haurrek aste osoan erabili badute ere, gaur egin da parkearen inaugurazio ofiziala. Bertan izan dira Udaleko ordezkari politikoak eta eskolako zuzendaritzako kideak, eskolako haurrekin batera.

Ekitaldian Zaragueta eskolako zuzendaritzak eskerrak eman dizkio Udalari egindako ahaleginagatik eta elkarlanaren bidean segitzeko eskatu dio. Udalak, bere aldetik, esker ona agertu die proiektuan parte hartu duten guztiei.

eskolakoparkea20 eskolakoparkeaHIRU eskolakoparkeaLAU eskolakoparkeaBOST