Erosi 40 euroko bonua eta egin 60 euroko erosketa Orioko dendetan!

Traducción automática al castellano

Orioko Udalak martxan du merkataritza suspertzeko kanpainaren bigarren txanda, eta dagoeneko erosketa-bonu asko saldu ditu, turismo-bulegoan (Pilliku plazan, Goiko kalean). Oraindik geratzen dira bonuak erosteko.

Herritar bakoitzak erosketa-bonu bat erosi dezake, 40 euroan eta, ondoren, 60 euroko gastua egin ahal izango du ekimenera atxikitutako herriko establezimenduetan (ikusi zerrenda behean). Udalak jartzen du 20 euroko diferentzia bonu bakoitzean, herriko dendak laguntzeko. Ez dago zertan bonu osoa denda bakar batean gastatu: aukera dago 15 euroko lau erosketa egiteko, toki berean ala lau toki desberdinetan.

1000 bonu salgai, azaroan gastatzeko

Gehienez ere 1.000 bonu salduko ditu Udalak kanpaina honen barruan. Bonuen helburua bikoitza da:

  • Herriko dendariak laguntzea
  • Oriotarren artea ohitura sortzea erosketak herrian bertan egiteko

Kanpainaren lehen txandan ez bezala, oraingo honetan ez da mugatuko denda bakoitzak zenbat erosketa-bonu hartu ditzakeen. Beraz, bonua erosten duen herritarrak nahi duen dendan gastatu ahal izango du, betiere kanpainan parte hartzen dutenen artean.

Bonuak gastatzeko azken eguna azaroaren 30a izango da.

Orion erroldatuta daudenentzat

Bonua erosteko, Orion erroldatua izan behar da, eta hori nortasun-agiria edo errolda-agiria erakutsiz frogatu beharko du erosleak. Ordainketa banku-txartelaren bidez egin daiteke bakarrik.

45 establezimendutan erosteko aukera


Herriko establezimendu guztiek izan dute kanpainan parte hartzeko aukera eta 45ek erabaki dute ekimenarekin bat egitea.


Hauek dira kanpainan parte hartzen ari diren establezimendu guztiak:

Bonuak.ZerrendaBI20

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.