Janaria eramateko zerbitzua eskaintzen duten establezimenduen zerrenda osatu du Udal Elkarteak

Urola Kostako Udal Elkarteak hainbat ekimen jarri ditu martxan, ostalaritza-sektorea babesteko, eta horietako bat da hau: etxera janaria eramaten duten edo establezimenduan bertan jasotzeko aukera ematen duten eskualdeko establezimenduen zerrenda osatu du, herritarren eskura jartzeko.

Ekimenaren helburua da herritarrei herriz herriko eskaintzaren berri ematea eta bertako kontsumoa bultzatzea.

Hemen ikusi daiteke janaria eramateko zerbitzua eskaintzen duten establezimenduen zerrenda.