Haurreskolan izena emateko epea urtarrilaren 7an irekiko da, eta 13an itxi

Haurreskolan matrikulatzeko epea datorren ostegunean, urtarrilak 7, zabalduko da eta irekita egongo da urtarrilaren 13ra arte.

Matrikulatzeko, haurrak jaiota izan behar du.

Orain matrikulatzen diren haurrak martxotik aurrera hasiko dira haurreskolan.

Izena emateko ordutegia hau izango da: goizez, 11:30etik 14:30era.

Ate irekietako egunik ez

Bizi dugun osasun-krisia dela eta, oraingo honetan ez da ate irekietako egunik izango.

Plaza hutsak

Momentu honetan haurreskolak baditu plaza libreak, bai 0-1 bitarteko haurrentzat eta bai 1-2 bitartekoentzat.

Informazio gehiago

Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, Haurreskolara jo behar da. Telefonoz ere egin daiteke kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943 890 625; edo mezu bat idatzi mariamaestra.orio@haurreskolak.eus helbide elektronikora.