Dendari eta tabernarientzako dirulaguntzak: establezimenduetan inbertsioak egiteko dirulaguntzak eskatzeko epea luzatu du Udalak

Iaz egin zuen Udalak dirulaguntza horien deialdia eta orain luzatzea erabaki du maiatzaren 15era arte.

Funtsean, dirulaguntza hauen azken helburua hau da: herriko merkataritza eta ostalaritza sektoreetako establezimenduei laguntzea COVID-19aren ondorengo errealitatean martxan segitu ahal izateko.

Tabernetan eta dendetan egindako inbertsioak finantzatuko dira dirulaguntza hauen bidez, COVID-19ari aurre egiteko egindako gastuak badira: babeserako egindako inbertsioak, lokalak eta lan-moduak egokitzeko egindakoak, lan-erlazio berriak egokitzeko inbertsio teknologikoakā€¦

2020ko martxoaren 14aren eta 2021eko maiatzaren 15aren artean egindako inbertsioak lagunduko dira diruz.

Pandemiak eragindako gastuei aurre egiteko laguntzak

Merkataritza eta ostalaritza sektoreetara zuzendutako laguntzak argitaratu zituen Udalak iazko azaroan, pandemiak sortutako inbertsio-premiak finantzatzen laguntzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamenduaren finantzazioa jaso du Udalak programa horretarako. Egoera epidemiologikoaren bilakaera ikusita, Aldundiak erabaki du inbertsio horiek egiteko epea luzatzea eta, horrenbestez, Orioko Udalak ere moldatu egin du dirulaguntzak eskatzeko epea. 2021eko maiatzaren 15era arteko epea izango dute Orioko dendari eta tabernariek inbertsioak egiteko eta eskaera aurkezteko.

Aurreko deialdiaren baitan aurkeztutako eskaerak egunotan ebatziko ditu Udalak. Eskatzaile berriek oinarri arautzaile hauen arabera aurkeztu behar dituzte beren eskaerak udaletxean:

Dirulaguntzen deialdiaren oinarriak (PDF)