Herriko sartu-irteerak Txanka-Hondartzako bidetik egin beharko dira datorren asteazkenean, 14:00etatik 18:00etara

Traducción automática al castellano

Joan den ostiralean herriko sarreran egindako lanen ondoren, asfaltatze-lanen erremateak egin behar ditu Udalak zenbait tokitan eta, horrek eragina izango du autoen zirkulazioan. Asfaltatze-lan horiek asteazkenean, otsailak 17, egingo dira, 14:00etatik 18:00etara bitartean.

Beraz, egun horretan eta ordu horietan, Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko da herritik autoz ateratzeko eta herrira sartzeko.

Barkatu eragozpenak