Kirol taldeentzako dirulaguntzen deialdia argitaratu du Udalak

Herriko kirol elkarteentzako dirulaguntzen urteroko deialdia egin du Udalak eta dagoeneko irekita dago eskaerak aurkezteko epea. Eskaerak aurkezteko azken eguna martxoaren 17a izango da.

Eskariak udaletxeko erregistroan aurkeztu behar dira.

Aurtengo dirulaguntzen deialdia eta bete behar diren dokumentuen ereduak webgune honetan bertan daude, interesatuek kontsultatzeko eta deskargatzeko:

Kirol taldeentzako dirulaguntzen deialdia

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan Udaleko kirol teknikariarekin:

Mikel Izquierdo
kirola@orio.eus
679 417 764‬