Zabalgune eta plaza batzuen izena erabakitzeko parte-hartze prozesua abiatu du Udalak

Herriko zabalgune eta plaza batzuek ez daukate izenik gaur egun eta Udalak izendatu egin nahi ditu.

Izenak erabakitzeko, parte-hartze prozesua egingo du Udalak:

  • 1. fasean, herritarren proposamenak jasoko dira web-orrialde honen bidez.
  • 2. fasean, Udaleko Obra eta zerbitzuetako batzordeak aztertuko ditu proposatutako izenak.
  • Azkenik, toki jakin batzuetan proposamen egoki bat baino gehiago baldin badago, Udalak galdeketa ireki bat egin dezake dauden aukeren artean erabakitzeko.

Lehen fasea: herritarren proposamenak jasotzea

Proposamenak aurkeztu nahi dituzten herritarrek web-orrialde honen bidez egin behar dute.

Mapan zenbaki banarekin markatuta daude izendatu behar diren plaza eta zabalguneak; proposamena egiteko, klik egin gainean eta leiho bat zabalduko zaizu aukera ematen dizuna zure proposamena idazteko. Toki bakoitzerako proposamen bakarra egin dezakezu. Ez dituzu, nahitaez, toki guztientzako proposamenak egin behar: toki jakin baterako proposamenik ez baduzu, hutsik laga eta listo.

Ordenagailu bakoitzetik (IP bakoitzetik) proposamen bakarra bidali daiteke eta, proposamena bidaltzerakoan, izena eta e-maila adierazi behar dira.

Proposamenak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago eta azken eguna apirilaren 15a izango da.