Ostiralean N-634 errepidea moztuko da 14:00ak aldera, Euskal Herriko Itzulia dela eta

Ostiral honetan, apirilak 9, Oriotik pasatuko da Euskal Herriko Itzulia bizikleta-lasterketa eta, horren ondorioz, N-634 errepidea itxita egongo da ibilgailuentzat tarte batez, 14:00ak inguruan hasita.

Antolatzaileek aurreikusten dute Itzulia 14:30ean pasatuko dela Oriotik, baina ordua aldatu daiteke lasterketak daraman abiaduraren arabera. Ertzainek, udaltzainek eta boluntarioek zainduko dituzte errotondak eta bidegurutzeak eta zirkulazioa ordu erditik gora etengo da bi zentzuetan: Zarautz aldera eta Donostia aldera. Lasterketa garaiz badator eta gorabeherarik ez bada, 15:00etarako irekita egon liteke berriz zirkulazioa.

Barkatu eragozpenak.