Apirilaren 30ean bukatuko da zirkulazio-zerga borondatez ordaintzeko epea

Ibilgailuen aurtengo zirkulazio-zerga ordaintzeko epea martxoan ireki zen eta zerga hori ordaintzeko borondatezko epea apirilaren 30era arte izango da zabalik.

Aurtendik hasita ordainagiria helbideratu nahi dutenek apirilaren 26a arteko epea dute hori eskatzeko.

Beranduago ordaintzen dutenei errekargoa aplikatuko zaie.