Lurgaia fundazioko kideen hitzaldia, bideoan ikusgai

Herrio natur-taldeak antolatuta, Lurgaia fundazioko kideek hitzaldia eman zuten larunbatean, apirilak 24, Arraunetxeko aretoan, «Gure basoak berreskuratu!» izenpean.
 
Hitzaldian, Lurgaia fundazioko kideek Urdaibai inguruan bertako basoak berreskuratzeko egiten ari diren lana azaldu zuten. Herrio natur-taldeak antzeko ekimen bat jarri nahi du abian Orion eta horregatik antolatu zuen hitzaldia, proiektuaren berri emateko.
 
Herrio natur-taldeak bideoan hartu zuen hitzaldia, egun hartan agertzerik izan ez zutenek ere aukera izan dezaten ikusteko. Hemen ikusi daiteke hitzaldia: