Maiatzeko eta ekaineko kultur agenda argitaratu du Udalak

Traducción automática al castellano

Udalak kaleratu berri du maiatzeko eta ekaineko kultur jardueren agenda.

Ekitaldietarako sarrerak aldez aurretik erosi behar dira kultur etxean eta ekitaldia baino hamabost egun lehenago jarriko dira salgai. Gogoan izan sarrerak mugatuta daudela, aforo kontuengatik.

Hauek dira bi hilabete hauetako kultur ekitaldiak:

MAIATZAK 15, LARUNBATA

19:00 Olatz Salvadorren kantaldia Karela kiroldegian. Sarrera 10€

MAIATZAK 10, ASTELEHENA

17:30 Miriam Mendoza ipuin-kontalaria kultur etxeko areto nagusian

MAIATZAREN 17TIK 21ERA

Goiz eta arratsaldez: Goiuri Unanue eta Jon Alkainen arropa-erakusketa kultur etxeko areto nagusian

MAIATZAK 24, ASTELEHENA

17:30 Miriam Mendoza ipuin-kontalaria kultur etxeko areto nagusian

MAIATZAREN 22TIK 28RA

Kukuarri Astea: mendi-lasterketa, liburu-aurkezpena, Mendi Film Festival…

EKAINAK 11, OSTIRALA

19:00 Zuhaitz Gurrutxagaren «FutbolisTOK» bakarrizketa, Arraunetxen. Sarrera 5€

EKAINAREN 14TIK 17RA

Musika eskolaren entzunaldiak (irekiak edo itxiak, egoeraren arabera).

EKAINAK 18, OSTIRALA

19:00 Iratz Urkizuren kontzertua eta disko-aurkezpena, Arraunetxen. Sarrera 5€

EKAINAK 26, LARUNBATA

19:00 AMAK taldearen emanaldia Karela kiroldegian. Sarrera 10€