Dikeko aldapa asfaltatuko du Udalak astelehenetik asteazkenera bitartean

Antxiola kalea asfaltatuko du Udalak maiatzaren 31tik ekainaren 2ra, astelehenetik asteazkenera.

Lanak astelehen goizean hasiko dira eta, eguraldiak laguntzen badu, asteazken arratsalderako bukatuko dira.

Bizilagunek kontuan hartzekoak

  • Asfaltatze-lanak egiten diren bitartean, Antxiola kalea ERABAT ITXITA egongo da ibilgailuentzat eta kaleko aparkalekuak libre utzi beharko dira.
  • GARAJEAK: Ibilgailua Antxiolako bi garajeetako batean dutenek, kontuan izan behar dute asfaltatze-lanak goizeko 08:00etatik 18:00etara egingo direla hiru egunetan eta, beraz, tarte horretan ibilgailua mugitu behar badute, aldez aurretik atera beharko dutela garajetik.
  • HONDAKINAK astelehen goizean bilduko dira eta, ondoren, Antxiola kaleko goiko aldera eramango dira edukiontziak. Astearte eta asteazkenean ez da hondakin-bilketarik egingo, kamioiak pasaerarik izango ez duelako. Lanek irauten duten bitartean ibilgailuak ahalik eta gutxien erabiltzeko eskatzen die Udalak inguru horretako bizilagunei.

Barkatu eragozpenak.