Ate irekiko bi egun egingo ditu Danbolin musika-eskolak

Ekainaren 4a eta 11 izango dira ate irekiko egunak Danbolin Musika Eskolan. Bi egun horietan herritarrek aukera izango dute instalazioak ikusteko, eskolaren eskaintza hobeto ezagutzeko eta zalantzak argitzeko datorren urteko matrikulazioari begira.

Bisitak bi txandatan egingo dira:

  • 17:00etan, 4-6 urte bitarteko ikasle eta gurasoak.
  • 18:00etan, 7 urtetik gorako ikasle eta gurasoak.

Bisita egin aurretik ordua hartu behar da, musika-eskolara deituta: 943 833 727.

Danbolin Musika Eskola Iturbide kalean dago, Goiko Kalean, 18. zenbakian.