Herriko autokarabana-jabeekin bilera egingo du gaur Udalak

Udalak bilera batera deitu ditu herriko autokarabana-jabeak gaur astelehena, maiatzak 31, 18:00etan, kultur etxean.

Lehendik ere hainbat bilera eginak ditu Udalak autokarabana-jabeekin. Udalak zuzenean bidali die deialdia orain arteko bileretara etorri izan diren autokarabana-jabeei, baina deialdi publiko hau ere egiten du, interesaturen batek bileraren berri jaso ez badu, jakinaren gainean egoteko. Herriko autokarabana-jabe guztiak daude gonbidatuta gaurko bileran parte hartzera.