Ziklomotoreen ikuskatze teknikoa egingo da Orion uztailaren 7an eta 21ean

Udaltzaingoak jakinarazten die ziklomotoreak dituzten herritar guztiei aukera izango dutela horien ikuskatze teknikoa (ITV/IAT) egiteko herrian bertan.

Ekainaren 9ko 711/2006 Errege Dekretuaren arabera, 3 urte baino zaharragoko ziklomotoreek (50 z.k. baino gutxiago dituen eta 45 kilometro orduko abiadura gainditzen ez duten bi gurpileko ibilgailuak) Ibilgailuen Ahoskatze Teknikoa (IAT) derrigorrez pasa behar dute.

Bi egunetan eskatu daiteke txanda

Ikuskatze tekniko hori herrian bertan egiteko aukera izango dute herritarrek, uztailaren 7an eta 21ean. Ordutegia hau izango da: 08:30etik 14:30era.

Ziklomotorearen ikuskaketa egin nahi duenak Ikastola ondoko plazan azaldu behar du, aldez aurretik hartutako orduan, ziklomotorearen dokumentazioa ekarriz.

Txanda aldez aurretik hartu behar da, uztailaren 7rako nahiz 21erako, 943 626 300 telefonora deituta.