Hondartzako pasealekuko argi batzuk hondatu egin dira

Antilla hondartzako pasealekua erdi ilunpetan egongo da egunotan. Izan ere, ura sartu da argien instalazioan, eta ondorioz, luminaria batzuk hondatu egin dira. Udala lanean ari da arazoa lehenbailehen konpontzeko. Halere, herritarrei adierazi nahi die lanak behar bezala egiteko denbora beharko duela.

Bederatzi farola kaltetu dira, hain justu kabinetako lokaletik Mola Mola tabernarainokoak. Kable berriak sartzen ari dira, hondatuta daudenenak ordezkatzeko. Kable sare osoa aldatu beharra dago, eta hondaturiko luminariak ordezkatu.

Udalak bere baliabide guztiak jarriko ditu egoera ahalik eta lasterren konpontzeko, baina herritarrei eskatzen die bitartean pazientzia edukitzeko eta inguruan tentuz ibiltzeko.