Orioko Udalak 2022 udal zerga-arauak onartu ditu aho batez

Herritarrei eragiten dieten zergak izoztea erabaki du Udalak

 Aho batez eta hirugarren urtez jarraian. Horrela onartu zituen atzo Orioko Udalak 2022ko udal zerga-arauak. Iraileko ohiko udalbatzarrak, gainera, herritarrengan eragin handiena duten zergak izoztea erabaki zuen, horiek zaintzeko asmoz, terrazei eta herri baratzei dagozkie ordenantzak ere hor sartzen dira. Horretaz gain, trakzio mekanikoko ibilgailuak udalerrietako kaleetan aparkatzearen puntua erabaki gabe geratu zen. TAO sistema eraldatu eta berria ezartzeko buru-belarri lanean ari da Udala eta bi atal horiek sinergian landu behar dira. Beraz, Udalak hurrengo 2 edo 3 hilabeteetan dena itxita izatea espero du eta orduan emango du zentzu horretan hartutako erabakien berri.

Orioko «Zaharren babeslekua» taberna-jatetxearen prozedura irekia abian jarriko da
Aho batez onartu ziren «Zaharren babeslekua» taberna-jatetxearen dagozkion, zerbitzua, garbiketa eta mantentze-zerbitzua prozedura ireki bidez kontratatzeko prozesua. Administrazio-baldintza partikularrak eta baldintza teknikoen agiriak onartu ziren, eta Udalak “herritarrei animatzeko” deia egin zien.