Hautaketa-prozesua Lanbideren bidez egingo da eta hautagaiek abenduaren 7ra arte izango dute aukera izena emateko. Lanbiden izen emateaz gain, Lanbideko curriculumean agertzen diren merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa eta nortasun-agiria aurkeztu beharko dituzte izangaiek Orioko Udaleko erregistroan. Balorazioa egiteko, ez da lanbideko curriculumean agertzen ez den merezimendurik izango kontuan.

Eskaintzaren kodea 162021010918 da eta xehetasunak esteka honetan daude eskuragarri. 

Hauek dira hautaketa-prozesua arautuko duten oinarriak:

Deialdiaren oinarriak (PDF)