Udalak «radar pedagogiko» bat instalatu du Txanka-Hondartza bidean, herriko sarreran

Argazkian ageri den radar berriak pantaila bat dauka, ibilgailuak une horretan daraman abiadura markatzen duena. Radarraren helburua ez da inori isunak jartzea, baizik-eta auto-gidariei jakinaraztea zein abiaduran doazen, martxa mantsotu eta egokitu dezaten kale horretan dagoen 30 km/h-ko mugara. «Pedagogikoa» esaten zaio bere xedea informazioa ematea baizik ez delako.

Autopista aldetik aldapan behera datozen ibilgailuak, askotan, oso martxa handian sartzen dira kale horretan eta, ondorioz, arrisku-egoerak sortzen dira, kalea inguru urbanoan dagoelako: etxeetan jendea bizi da eta oinezko ugari ibiltzen da joan-etorrian. Arrisku-egoera horiek ahal den neurrian gutxitu nahi ditu Udalak, radarra jarrita.