Bertaratu ahal izateko, ezinbestekoa da aurretik izena ematea, formulario hau beteta.

Noka ikasi, ikusarazi eta bultzatzeko ekimen ugari antolatu dira azken urteetan. Nortzuk erabiltzen dute/dugu? Zergatik, zein egoeratan? Hizkuntzari eta, bereziki, nokari buruzko hausnarketa izango da, ikuspegi feminista eta kokatu batetik.

Noka aritzeko eskola praktikoak

Hitzaldiaz gain, emakumeen artean nokaren praktika sustatzeko, beste bi ekimen prestatu dituzte Ahalduntze Eskolako arduradunek, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean, Egingo dinagu! lelopean:

  • Ikasteko pausoa eman nahi dutenentzat, eskola praktikoak eskainiko dituzte Salatxo aretoan otsailaren 2an, 9an, 16an eta 23an, asteazkenak, 17:30etik 19:30era. Taldea antolatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da gutxieneko kopurua biltzea. Ekarpena 20 eurokoa izango da, eta AEK ariko da bidelagun.
  • Oinarria jakin arren, noka norekin aritu ez dutenentzat, aldiz, mingaina askatzeko ariketa eta jolasak egiteko bigarren aukera eskainiko dute. Otsailaren 23an, asteazkenarekin, 17:30etik 19:30era errepasotxoa egingo dute lehenik, eta martxoaren 2an, 9an eta 16an, asteazkenak baita ere, praktika-saioak egingo dituzte 18:00etatik aurrera.

Izen-ematea 623 178 553 telefonora deituta, whatsapp bidez, ahalduntzeeskola@orio.eus helbidera idatzita edo bulegoan bertan egin behar da.

Informazio osagarria Ahalduntze Eskolaren sareetan duzue eskuragai.