Autokarabana-gunean bi mahai jarri ditu Udalak

Autopista azpiko autokarabana-gunearen zerbitzua hobetzeko eta herritarrei ere aire zabalean otorduak egiteko aukera eskaintzeko, bi piknik-mahai jarri ditu Udalak autokarabana-gunearen alboko zabalunean. Bisitariek ezin dute gunean kanpatu, alegia, debekatuta dago nork bere mahai eta aulkiak ateratzea; horregatik, aurrerantzean, erabilgarri izango dituzte belardian ezarritako mahai eta banku finkoak.

Bisitariek ez ezik, herritarrek ere erabilgarri izango dituzte mahaiak, Udalaren helburua, inguruaz gozatzeko eta lasai egoteko leku aproposa eskaintzea baita.