Haurreskolaren egokitzapen-lan mardulenak amaitutzat eman ditu Udalak

Maria Maestra haurreskolako eraikinari hainbat egokitzapen egin dizkio Udalak azken hiletan. Kanpoaldeko obrak bukatu dituzte jada, eta garbiketa lanekin ibili dira azken egunetan.

Udalak egiten duen apustuaren erakusle da Maria Maestra haurreskolak azken urtean izandako eraldaketa. Kanpoko jolaslekuan aterpea jarri zuten 2020an, euria egin arren haurrek aire librean ibiltzeko espazioa izan zezaten.

Gerora, eskailera berria jarri zuten eraikinaren kanpoaldean, gaur egun indarrean dagoen araudiarekin bat egiteko, eta lotarako bigarren gela bat egokitu dute berriki, haurrek atseden hartzeko espazio gehiago izan dezaten. 2022an, gainera, psikomotrizitate-gelako lurra berritzeko asmoa du Udalak.

Makineriak eragindako eragozpenen aurrean, barkamena eskatu nahi die Udalak inguruan bizi diren herritarrei.