Larunbatean ospatuko dira Inauteriak Orion

Otsailaren 26an, larunbatarekin, ospatuko dira inauteriak herrian. Horretarako, musika protagonista duen egitaraua prestatu du Udalak, heldu zein haurrei zuzenduta:

  • Burrunba Elektrotxaranga Herriko Plazatik abiatuko da 12:30ean, eta mozorroen kalejira egingo da herriko kaleetan barrena, 14:30ak arte.
  • Arratsaldean, 18:00etatik 19:00etara, Dantza Saltsa disko-festa izango da Herriko Plazan, familia osoarentzako dantzaldia.

Udalak festaz gozatzeko eta arduratsu jokatzeko mezua zabaldu nahi die herritarrei.